XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fenomeno honen esplikazioaren oinarria hauxe da: Berun tetrametiloa berotzean metilo erradikalak sortzen dira: .

Bigarren zona beroan sortutako erradikal askeak lehenengo ispilurantz higi daitezke eta lehenengo ispilura iristean berriro Pb(CHampsub3;)ampsub4;-a osatuko dute. .

Bestalde, lehenengo eta bigarren berotze-posizioen arteko distantzia handitzean ispiluaren desagertze-abiadura txikiagoa egiten zen.

Hau gertatzen da erradikalek bide luzeagoa egin behar dutelako eta ondorioz elkarrekin konbinatzeko posibilitate handiagoak izango dituzte, hau da, ispilua urrunago jartzean erradikal askeak (CHampsub3;) elkarrekin lotuko dira, CHampsub3; - CHampsub3; osatuz.

Aipatutako teknika, hau da, ispilu metalikoen desagertzearen bidez erradikal askeak detektatzea, Rice Johnston eta Everingek hobetu zuten; ikertzaile hauek erabili zituzten eramaleak gas kondentsagarriak izan ziren; gas hauek ispilu gainetik pasatzerakoan aire likidoarekin kondentsa daitezke; horregatik ez da beharrezkoa abiadura handiko bonbak erabiltzea.

Gainera, Ricek eta bere laguntzaileek teknika hau gasen deskonposaketan sortzen ziren erradikal askeak detektatzeko erabili zuten.

Ispilu ezberdin asko erabili dira eta hautabide bat dagoela ikusi da.

Honela, metileno erradikalek (CHsub2) teluro eta selenioa erasotzen dituzte, baina ez zinka eta beruna.

Bestalde, alkilo erradikalek beruna erasotzen dute.

Metilo erradikalek telurozko ispilua desagerterazten dutenean Te(CHampsub3;)sub2-a osatzen dute eta metileno erradikalek =tECHsub2-a sortzen dute.

Honela, produktuak identifikatuz eta mota ezberdineko ispiluak erabiliz erradikal ezberdinak bereiz daitezke.